Erreportaje honetan ardoaren katedral horien adibide batzuk besterik ez ditugu aipatuko: Eltziegoko Marqués de Riscal upategiak, Jerez de la Fronterako Tradición upategiak, Valladolideko Vega Sicilia edo Guardiako Ysios. Upategi horiek guztiak goi mailako arkitektoek diseinatu dituzte, esaterako: Santiago Calatrava, Frank Gehry edo Rafael Moneo.
Ardoa, diseinua eta artea nahastuta, upategi ikusgarrienek estetika abangoardistako eraikin izugarriak eta funtzionalitatea bateratzen jakin dute, ardoaren elaborazio eta ontze prozesuan kalitate hoberena lortzeko.
Guardian
, Araban, dago upategi ausart eta deigarrienetako bat. Valentziako Santiago Calatrava arkitektoak eraikin paregabea eta abangoardista diseinatu zuen, kalitate hobereneko ardoak gurtzeko eta egiteko. Lursaila deigarria da bere kopa formagatik, baina egurrezko lamekin estalitako hormigoizko eraikina ere ikusgarria da.
Estalkia funtsezko elementua da, izan ere, mahatsondoen gainean dauden itsasoko olatuen itxura du. Kanpoko akaberan erabilitako materiala aluminio naturala da. Upategi hauek 2001ean inauguratu ziren. Beren izena, Ysios, ardoaren munduarekin lotura estua duten Egiptoko Isis eta Osiris jainkoen omenez aukeratu zen.
Jerez de la Fronterako
(Cadiz), Tradición upategietan Jerez Jatorri Deitura
duten ardoa eta brandya egiten da, ardoa ontzeko antzinako tradizioei eta metodoei jarraituz. Jerez ardoen elaborazio prozeduren ohiturak berreskuratzeko helburuarekin sortu zen.
Baina Cadizko upategi honen balio erantsia bertako hormetan biltzen den pinakoteka ikusgarria da. 2006an inauguratu zen eta XV. mendetik XIX. menderainoko Espainiako pinturako maisu garrantzitsuenak biltzen dituen Joaquín Rivero bildumako 300 obrek osatzen dute: Bisitariek Goya, Velázquez, Zurbarán, Madrazo edo Lucas Villamil pintoreen obrak ikusteko aukera dute.
Arabako Eltziego
herriko Marqués de Riscal upategiak museo bihurtu dira. Lehen upategia eraikitzeko lanak 1858an hasi ziren. Gaur egun ardoa upelean ontzeko erabiltzen diren instalazio horien barnean dago Katedrala. Botilategi horren barnean dago gordeta Marqués de Riscalen altxor handiena, 1862tik aurrera ekoiztutako urtabe guztietako botilek osatutako bilduma paregabea. Katedraleko korridore luze eta isiletan gordetzen dira ardoak, lizunez eta amaraunez inguratuta. Elementu horiek dira ondarea kontserbatzen laguntzen dutenak, izan ere, lizunak botilak fresko edukitzen ditu eta armiarmek ardoa honda dezaketen intsektuak jaten dituzte.
Ardo ekoizpenaren gorakadaren ondorioz, 1883an upategiaren instalazioak zabaldu behar izan ziren eta gauza bera gertatu zen 1968 eta 2000. urteetan.
Nafarroaren bihotzean, Aberinen
, dago Arintzano jabetza ikusgarria, habitat natural aberatsa osatzen duen eremu babestua. Bodegarako sarrera Rafael Moneo arkitekto espainiar ospetsuak diseinatu zuen, Chivite familiak eskatuta, eta Arintzano lursailaren marka nortasun berrirako inspirazioa izan da. Upategiak jabetzaren filosofia islatzen du; paisaian barneratuta dago, elementu natural berri baten moduan, eta ingurumena errespetatzen duten materialekin dago eraikita. Barnealdean teknologia modernoena eta artisau tratamendua bateratzen dira. Chivite familiak 1988an eskuratu zuen Arintzano jabetza, lursailaren esklusibotasunak, bertako historiak, arteak eta inguruneak kalitate handiko eta izaera bereziko ardoak sorraraziko zituelakoan. Ondorioz, Arintzako ordainketa estatusa onartuta duen Espainiako lursail bakanetako bat da eta Espainiako iparraldeko lehenengoa.
Freixenet mundu mailako ardo apardunaren ekoizle garrantzitsuena eta Espainiako lehenengoa izatea lortu duen familia enpresa da. Gaur egun, enpresa munduko ardogintza eremu garrantzitsuenetako hainbat upategiren jabe da. Freixenet Penedés eskualdearen bihotzean dago, Sant Sadurní d´Anoia herrian
.
Upategiko zatirik zaharrena 1922an eraiki zuten eta, bertako hormen artean, cava egiteko metodo tradizionalena naturaltasun osoz nahasten da berrikuntzarekin eta teknologia aurreratuenaren aplikazioarekin.
Vega Sicilia upategiak Valladolideko Valbuena de Duero
herrian daude kokatuta. Upategiak Gaztelako etxe itxura soila du oraindik eta, barnealdean, lehenengo jabeek eraikitako Santa Cecilia izeneko kapera dago. Lursailaren izena hortik datorrela uste da. Upategiak 250 hektareako mahastia du. Bertako % 80k tokiko ardo beltz fina edo Erriberako tempranilloa barne hartzen du eta, gainontzekoan, cabernet sauvignon, merlot eta malbec ardoak egiten dira.
22 belaunaldi igaro ondoren, Torelló upategiak lursailaren jabetzari eta bertako ardoak eta cavak egiteko grinari eusten dio. Can Martí de Baix masiak etxea eta upategia barne hartzen ditu eta, horrez gain, ardoa dastatzeko eta ekitaldiak egiteko gune aparta du. Torelló upategian erreserbako (15 hilabete baino gehiagoko ontzea) eta erreserba handiko (30 hilabete baino gehiagoko ontzea) cavak bakarrik egiten dira.
Familiako tradizioaren eta berrikuntzaren batasunari esker, Sumarroca upategia herrialdeko garrantzitsuenetako bihurtu da. 1983tik, Sumarroca familia nortasun eta izaera handiko ardoak eta cavak lortzen saiatzen da.
Upategia mahastien garapenari buruzko ikerketa proiektu interesgarri batean buru-belarri sartuta dago. Carles Sumarrocak, Tarragonako Rovira &Virgili Unibertsitatearekin lankidetzan, mundu guztiko 360 mahasti moten azterketa esperimental bati eman dio hasiera, horien ADNa identifikatzeko eta kalitate hobereneko ardoa lortzeko asmoz.
YSIOS
La Hoya bidea, z/g. 01300 Guardia (Araba) Tel.: 945 600 640. Helbide elektronikoa: ysios@domecqbodegas.com
BODEGAS TRADICIÓN
Plaza Cordobeses, 3. 11408 Jerez de la Frontera, Cádiz. Tel.: 956 168 628. Helbide elektronikoa: edavis@bodegastradicion.com
MARQUÉS DE RISCAL
Torrea kalea 1. 01340 Eltziego, Araba. Tel.: 945 606 000. Helbide elektronikoa: marquesderiscal@marquesderiscal.com
ARINTZANO JAURERRIA
Lizarra-Tafalla errepidea, N-132, 3 km. 31264 Aberin. Tel.: 948 5525 285. Helbide elektronikoa: info@bodegaschivite.com
FREIXENET
Joan Sala, 2. 08770 Sant Sadurni d'Anoia. Barcelona. Tel.: 938 917 000.
VEGA SICILIA
Carretera N-122, km. 323, Finca Vega Sicilia, 47359 Valladolid. Tel.: 983 680 147.
TORELLO
Can Martí de Baix. Apdo. nº. 808770 San Sadurní d’Anoia, Bartzelona. Tel.: 938 910 793. Helbide elektronikoa: torello@torello.es
SUMARROCA
El Rebato s/n. 08739 Subirats, Barcelona. Tel.: 938 911 092. Helbide elektronikoa: sumarroca@sumarroca.com