Nahiko dira bi egun hiri batean ikusteko dagoen garrantzitsuena bisitatzeko. Hiri handi horietan barrena urratsez urrats gidatu nahi zaitugu, bertako paisaiez gozatu eta gastronomiarik onena dastatzeaz baino ardura ez zaitezen. Ez galdu xehetasunik hiriak 48 ordutan bisitatzeko gure gidekin. Ez ezazu bakarra aukeratu!
1 ALACANT
Alacant itsasoari begira dagoen hiria da. Benacatilek ematen dion babesari esker, mendi horretatik hartu zuen izena, turismo eta aisialdi eskaintza handitu egin du. Eta eskaintza horren beste adibide bat da El Altet aireportu internazionala berritu izana.
Fuente de Canaletaseko ura edaten duenak, Las Ramblas auzunean, nahitaez itzuli behar omen du Konde Hiri honetara. Eta gauza frogatua da 48 ordutako bisita egiten duenak noizbait itzuli beharko duela. Egun pare batean ezinezko gertatzen da hiri osoa ikustea, aldi honetan, baina, inoiz ez ahazteko moduan ikusi eta bizi genezake.
3 BILBO
Industria krisiak eragindako iragan ilun batetik irtetea eta hiri moderno bihurtzea lortu du Bilbok. Sormenaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin du, eta, azken urte hauetan, nazioarteko mapan kokatzera eraman duen merezitako ospea irabazi du.
4 BURGOS
Arlanzón ibaiaren ertzean, Burgosek "hirien hiri" batek bezala hartzen gaitu, bere ondare monumental eta artistiko, zapore bereziko plaza eta kaleak, pasealeku eta lorategi zabalak erakusteko prest... Ondare artistiko eta kultural baliotsu honek bizitzaz eta animazioz beteriko hiria gauzatu du.
5 KORDOBA
Bertako txokoetan barrena galtzea denboraren tunelean sartu eta Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko zubia zeharkatzea da. Hiriak, erakarpen turistiko ezagunetatik haraindi, besterik gabe, bertako kaleetan barrena ibiltzeko eta bertako etxe kareztatuen ikuskizuna ikusteko gonbitea egiten du, lorez, lorontziz eta landarez beteta egoten baitira...
6 CUENCA
Cuenca Júcar eta Huécar ibaien artean dago. Hiria bera bitxi samarra da. Askoren ustez, hiri hau naturaren eta hiriaren arteko harmonia eta bizikidetza perfektuaren erakusgarri da. Txikia izan arren, arau guztiak apurtzen dituela dirudi. Alabaina, oinez bakarrik ezagut daiteke ondo.
7 GRANADA
Hiri honetan ez dago soilik zer ikusi, baizik eta baita zer sentitu ere. Zentzumen eta emozio guztietarako poza dakar. Granada bizi beharra dago. Bere-bereak diren zaporeak biltzen ditu eta bertako lagunek bizipoza barreiatzen dute. Etengabe zentzumenak piztuko dizkigun 48 orduko bisitaldirako gida.
8 LEON
Leonek badu iragan historiko inbidiagarria. Hala ere, azken urteotan modernotasunerako eraldaketa izan du. Apustu sendo honek areagotzen du hiriko arima, bisitariari gune zoragarri hauek eskainiz: katedrala, San Isidoro Errege Kolegiata, San Marcos Ostatua edo Barrio Húmedo auzoko giro paregabea.
9 LISBOA
Iragan laudagarri baten jabe, Lisboak alde guztietatik beteko gaitu bere tradizio eta kulturaz. Kale eta tranbietako kutsu zaharrak gure zentzumenak iratzarriko dituzte, ezagutzen hasi bezain laster. Lau urrats emanez, berriz, beste hiri bat aurkituko dugu: erakustazokako hiri moderno eta aitzindaria. Lisboak bi hiri leku berean bisitatzeko aukera ematen digu.
10 LOGROÑO
Logroño Ebro ibaiaren ertzean dago, mundu mailan ezaguna den Errioxako ardoa ematen duten mahastien artean. Garai berrietara egokitu da eta hiri modernoa bihurtu da. Erromes ugari igarotzen dira bertatik, eta ondo jatea eta edatea gustuko dutenentzako xarma berezia du.
11 MADRIL
Kosmopolita, bisitatu beharrekoa, monumentuz josia, dibertigarria, tradizionala, modernoa; Madril hori guztia eta askoz gehiago ere bada. Horrexegatik da bidaiari guztiek bisitatu beharreko hiria. Beharbada 48 ordu ez dira nahikoa izango hiria zehatz-mehatz ezagutzeko, baina bai ahobizarra kendu eta itzultzeko gogoz gelditzeko.
12 MÁLAGA
Betidanik, Málaga kultura eta zibilizazio ezberdinei irekitako hiria izan da, eta horrek ospe handia eman dio. Hori dela eta, oraindik ere, hiri ireki, tolerante eta kosmopolita da. 48 ordu ditugu iragan historiko horren aztarnak aurkitu eta bere orain zirraragarriaz disfrutatzeko, paseatuz eta jendartean nahastuz.
13 OVIEDO
«Oviedo hiri zoragarria da, exotikoa, polita, garbia, atsegina, lasaia eta oinezkoentzat prestatutakoa», Woody Allen zuzendari estatubatuarraren hitzak dira. Zer gehiago esan genezake ba guk? Egia besterik ez: Oviedo urtez urte hobetzen den hiria da. Kulturarekiko eta abegitsua izatearekiko duen konpromisoak ohore egiten dio bere ezizenari, "paradisuko hiriburua". Asturias, noski.
14 IRUÑA
Mundu osoan San Ferminengatik da ezaguna Iruñea, baina baditu beste gauza asko ere eskaintzeko. Harresiz inguratuta eta dorre eta kanpandorreek zainduta, parte zaharrean Erdi Aroko hiria ezagutuko dugu, kale estu, plaza, eliza eta jauregiak biltzen dituena. Historiaz beteriko txoko hauek hiri atsegin eta eroso bateko zerbitzuekin batera ikusiko ditugu, parke eta pasealeku zabalez inguratuta.
15 SALAMANCA
Salamanca zinemako dekoratu handi bat bezalakoa da, xehetasun osoz zaindutakoa. Hala ere, biztanleek ordu oro bizitzen eta gozatzen dute bertako monumentu multzoa. Iragan dotorea kontserbatzen dakien hiria, etorkizunera begiratzea atsegin duena, bertako unibertsitate giro "erakargarriak" bizitutakoa, gazte eta dinamiko mantentzen duena.
16 DONOSTIA
Donostiako kale dotoreetan belle époque garaiko espiritua arnas daiteke oraindik; baina hiriak ez du aski horrekin, eta bere burua berriz asmatzeko gai den hiri modernoa dela ere erakusten du. 48 ordu ditugu aurretik, Bizkaiko golkoko perlaren xarma aurkitzeko.
17 SANTANDER
18 SANTIAGO
Santiago, bere historia eta izaera dela eta, hiri abegitsua da. Mundura irekia, baina tradizioekiko leial, erromesak eta ikasleak hartzen ditu. Eta, noski, baita bere historia ondareaz, gastronomia aberatsaz, eta, zergatik ez, eguna itzaltzen denean hiriak daukan ikasle giro alaiaz disfrutatu nahi dugun turista guztiak ere.
19 SEGOVIA
20 SEVILLA
Sevilla sentimendua eta tradizioa da. Xarma duen hiri hori, pozaren eta musikaren, irribarrearen eta grinaren erritmoari jarraituz mugitzen da, bai eta tradizioekiko errespetuari eta debozioari jarraituz ere. Sevilla berezko nortasunaz bizi da, eta lehen begiratuan maitemintzen du. Gainera, bertako klimari esker, uda-garaitik kanpo ere bisita dezakegu.
21 TOLEDO
Ziurrenik Espainian ez dugu Toledok bezainbeste historia eta kultur ondarea biltzen duen beste hiririk. Bisitatzen dugunean, denboran zehar eroango gaituen eta bertatik paseatuz eta begiztatuz haztatu ahal izango dugun hiri baten historia gogorarazten hasiko gara. Ahaztu dezagun autoa. 3 kulturen hiria, txikia eta monumentala, gure zain dago.
22 VALENTZIA
Gaur egun Valentzia aldaketaren sinboloa da. Modernitaterako jauzia erroei traiziorik egin gabe lortu da eta helmuga turistiko erakargarrienetako bat izatera iritsi da. Lehen lerroko diseinua eta ekipamendu kulturalak eguzkiarekin, itsasoarekin eta betiko sukaldaritza onarekin uztartzen dira.
23 VALLADOLID
José Zorrilla, Miguel de Cervantes eta Miguel Delibes dira Valladoliden arrastoa utzi duten gaztelaniazko idazle handietako batzuk. Edo, egia esan, hiria izan zen haiengan arrastoa utzi zuena. Valladolid hiri kosmopolita eta bizia da, Espainiako hiriburu izatera iritsi zena. Egun, bisitariari irekitako hiriaren tradizioari eusten dio
24 ZAMORA
Dueroren ertzean, eta eslogan turistikoez haraindi, Zamora hiri modernoa da (hain zuzen ere, Wi-Fi izan zuen munduko lehenengo hiria izan zen), baina iragana ere oso gogoan du. Garrantzi nabarmena du, batetik, Ruta de la Plataren eta Portugaldik doan Santiago Bidearen bidegurutzean dagoelako, eta, bestetik, Aste Santuari loturiko bertako ospakizunek ospetsu egin dutelako.
25 ZARAGOZA