Baqueira Beret Espainiako eski-estaziorik onenetako bat da. Kataluniako Pirinioetako erreferentzia da, kokapen geografiko desiragarri batekin. Gainera, ezaugarri teknikoez gainera, estazioak glamour berezia du, ohiz bertaratzen diren eskiatzaile ospetsuei esker.
Inguruak, alegia, Aran bailarak, bidaiari zorrotzenari ere gogobetetzen dio, bertako inguru natural eta ondare artistiko zein kultural garrantzitsua baitago.
Baqueira Beret Espainiako eski-estaziorik onenetako bat da. Kataluniako Pirinioetako erreferentzia da, kokapen geografiko desiragarri batekin.
Gainera, ezaugarri teknikoez gainera, estazioak glamour berezia du, ohiz bertaratzen diren eskiatzaile ospetsuei esker. Inguruak, alegia, Aran bailarak, bidaiari zorrotzenari ere gogobetetzen dio, bertako inguru natural eta ondare artistiko zein kultural garrantzitsua baitago.
Baqueira Beret
eko estazioa, eski-zale askoren ustez, Aran bailara ezagutzeko atea da, Katalunian xarma gehien duen lekuetako bat. Espainiako lurretan Frantziara begiratzen duen Pirinioetako eskualde bakarra da. Gainera, bertako hizkuntza ere badute, aranarra, antzinako okzitanieraren dialekto bat.
Aran bailarako herri txikietako batean, Port e la Bonaiguatik sartu eta pixka batera, dago estazioa; bertako instalazioetan jardunaldi ugari antolatu dira eski-sasoi berrirako. Bada, birmoldaketak egin dira La Choza teleaulkian, eta Horat deth Bò teleski zaharra ordezkatu egin da. Pla Baqueirako teleaulki gehiago egoteari esker, eskiatu daitekeen elur-eremua bikoiztu egin da.
Baina estazio klasiko honen balioa ez dira bertako datu teknikoak soilik (71 pista, snowpark-a, 32 teleski, 400 eski-irakasle, etab.); horiez gainera, kontuan hartu behar da bezeroari bertan ematen zaion zerbitzua: erreserbak "aukeran" eta pakete moldagarriak, besteak beste. Gainera, familientzako haur-paketeak
ere badaude. Bestalde, arriskua gogoko dutenek eta ausartenek helieski
izeneko muturreko esperientziaz gozatzeko aukera izango dute. Hau da, eskiatzailea helikopteroz joango da mendi-kota helezin bateraino, bertatik, zanpatu gabeko elurretatik, bertigoa ematen duten maldetan behera joateko.
Termak eta Vielha bisitatzen
Duela hainbat urtetatik Baqueira ezaguna da aberatsen estazioa izateagatik, bertako pistetara gerturatzen baitziren, besteak beste, errege-familiartea eta gobernuko zenbait presidente ohi. Baina aztoramen hori pasata, orain Alpeetako izen handiekin konparatzen den estazio bat da.
Horregatik, ingurua eta estazio honen inguruan aurki daitezkeen eskiatu osteko zerbitzuak munduko onenen artean daude. Eski-egun batetik besterako bitarte horretan, aisialdirako aukera zoragarriak daude, hala nola Tredós-eko
edo Baronia de Les-eko bainu termalak
.
Beste aukera bat Vielha
herria, eskualdeko hiriburua, bisitatzea da. Bertan dago Musèu dera Val d’Aran museoa. Museotik irten ostean, gehiago ezagutuko da inguru honetako historia eta ondarea
.
Aran bailara 3.000 metroko mendi-gailurrek inguratzen dute, eta ia berrehun laku ere badaude, horietako batzuk oso handiak, adibidez Mar eta Tort de Riu. Bailara ezaguna da baita ere Garona ibaiaren (Atlantikoan itsasoratzen den Kataluniako Pirinioetako ibai bakarra da) eta Noguera Pallaresa ibaiaren iturburu delako.
Hala ere, bertako gastronomiak ez du merezi duen aintzatespena. Mendi-produktuak oinarri, Baqueirako
herrian, estaziotik oso gertu, jatetxe onak daude, besteak beste Araneko eltze trinkoaz gozatzeko (olla aranesa deritzo). Oso plater elikagarria da, eta osagaien artean daude txahal-, txerri- eta oilasko-haragiak, garbantzuak, babarrunak eta arroza, besteak beste. Behar-beharrezko energia-iturria da 2.000 metroko altuerara igo behar denean.
Eskiak estazioan deskantsatzen utzi eta mahaia erreserbatu daiteke La Bòrda Lobató
jatetxean. Bertan, bailarako gaizkata gorena zerbitzatzen dute. Ticolet-en
(Repsol Gidak gomendatutako jatetxea), sukaldaritzaren diseinua orein-carpaccio-an ere badago. Esquirò
jatetxeak (tel.: 973 645 430) bertako hestebeteen aukera zaindua du, hala nola, bolh-a (mihi butifarra), anditos-a (butifarra zuria) edo cassis-a (andere-mahats likorea).