Repsol

Euskal lurraren kolorea (Omako baso margotua eta Gernika)


Bidaia hau euskal lurraren bihotzeraino da. Artez betetako bidaia ere bada, bidean toki oso bereziak ezagutuko ditugulako, Oman, adibidez Agustin Ibarrolaren baso margotua dago edo Gernikan Europako Herrialdeetako Parkea, eskulturaz beteta dagoen pasealekua: bost zentzumenekin gozatzeko moduko proposamena.

Natura eta artea bere handitasunean elkartzen dira Bizkaian. Hemen dago, hain zuzen, Gernika, euskaldun guztientzat hiri historiko eta sinbolikoa gerra zibilean bonbardatu zutenetik eta Picassok bere koadro bihurtu zuenetik. Handik hurbil Urdaibai ezagutuko dugu, Europa osoko hezeguneen artean hobekien kontserbatuta dagoenetarikoa eta hemen ere arteaz gozatzeko nahiko aitzakia aurkituko dugu.

 

Historia duten bisitak Gernikan 

Gernikara egin nahi dugun bisita Juntetxean eta Gernikako arbolan hasten da. Zuhaitz honen pean elkartzen ziren Bizkaiko Batzar Nagusiko ordezkariak eta Gaztelako erregeak bertako foruak errespetatuko zituela zin egiten zuen. Gaur egun jatorrizko zuhaitz hura, hiria bonbardatu zutenean ere bizirik iraun zuen berbera, tenplete batean dago. Alboan Juntetxea dago, 1826an eraikitakoa eta Eusko Jaurlaritzak protokolo ekintza ugari burutzen ditu bertan.

 

Arte pasierak eta kirol tradizionala hirian zehar 

Gernikan jarraituz eta Juntetxearen ondoan Europako Herrialdeetako Parkeadago, hiriaren erdian, zuhaitzak, urmaelak eta bidexkak agertzen dira Eduardo Chillidaren eta Henry Mooreren eskulturen artean. Ezagunenak Gure aitaren etxea eta Large Figure in a Shelter dira. Parkean Alexander von Humboldt bidaiariaren eta idazlearen bustoa ere ikus daiteke. Urrats batzuk harago C¡Santa Maria eliza gotikoa dago, 18899ko Walcker organo zoragarriarekin. Jai Alai, frontoia ikusteko pixka bat gehiago ibili behar da: Secundino Zuazok egindako arkitektura-lana da eta zesta-punta zaleen gunea, Euskal Herrian hain ezaguna den kirola.

 

Maitagarrien ipuin batetik ateratako basoa 

Gernika eta Arteaga lotzen dituen errepidetik Santimamiñeko Kobazuloetarako desbideratzea hartuz eta Lezika baserritik pasatu ondoren  Omako basora iritsiko gara. Han, Urdaibairen erreserbaren erdian Agustin Ibarrola artistak pinuetan hainbat irudi margotu eta zizelkatu zituen, basoa biztanle magikoz betetako obra bihurtuz. Pedro Villora antzerkigileak Electra Oman tragediaren kokagune bihurtu zuen.

 

Hegazti migratzaileen paradisua itsasoaren ondoan 

Hain hurbil gaudenez, Urdaibai Biosferaren Erreserbaren atarira hurbiltzea merezi du. Gunea ZEPA (hegaztientzat babes gune berezia) denez ornitologoentzat oso preziatua da. Babestutako gune honek 200 km² ditu eta kostaldeko eta barrualdeko 22 udalerri, bailaretako paisaia zoragarriak eta mendialdeko guneak barne hartzen ditu. Gainera naturako kirol-jarduera ugari egiteko aukera izango dugu. Bestalde, Sukarrieta izena duen erreserbaren erdian dagoen etxaldean Bilboko Guggenheim museoa zabaltzeko eraikina egiteko proiektua dago.

 

Erreserbaren inguruan hondartza ahaztezinak 

Urdaibaitik pixka bat urrutiago, Ogoño lurmuturraren ondoan, Laga hondartza dago, Ibarrangelun; dunez egindakoa da eta Bizkaiko kostaldeko hondartzarik ederrenetarikoa dago. Ia seiehun metro estaltzen dituen harea xehea du, zerbitzu guztiak diru eta itsasoan ur-kirolak egin daitezke, surfa esaterako. Batzuetan, hondartzatik ikus daiteke ausartenek Ogoñoko lurmuturretik salto egiten dutela euren parapenteekin.

 

Iradokizun gastronomikoa 

Euskal Herrian ondo jaten dela esatea topikoa da, baina egia da. Gernikan adibidez, bertako babarrunei arreta berezia eman behar zaie, bereziki goxoak baitira. Txakolina mahats berdez egindako ardoa da, azidotasun handia du eta Bizkaiko jakiekin batera aurki daiteke, adibidez Zallo Barri jatetxean (Juan Calzada kalea, 79, telefonoa: 946 251 800). Beste lokal interesgarria Remenetxe da (Ugarte auzoa, 5, telefonoa: 946 253 520), 1986an zaharberritutako baserri batean dagoen jatetxea. Bere haztegia du eta arrainak egunero iristen dira Bermeoko portutik. Upategian zazpiehun edari baino gehiago daude.

Eskerrak: © Gernika-Lumoko Udalari. Euskadiko Turismoari.