Globo aerostatikoa puztu eta aireratzeko maniobretan parte hartzea, ultra-arin batean haizeak eramaten uztea edo motorrarekin hegan egitea maniobra akrobatikoak eginez, Òdenako aerodromoak eskaintzen dituen aukeretako batzuk dira. Bartzelonako udalerri hau penintsula osoko zentro garrantzitsuenetakoa da aire jardueretarako; aireko benetako jaia da.
Vives Aerodroma Nagusiak Òdena
udalerri lasaia, Bartzelonatik ordubetera autoz, interesgune bihurtzen du aireko kirolak atsegin dituztenentzat edo, besterik gabe, egun ahaztezina igaro nahi dutenentzat, monumentu natural ikusgarrien gainetik hegan eginez: Montserrat
.
Lurretik oin askotara, distantziak laburtu egiten dira eta Anoiako eskualde osoa igaro daiteke, argazki kameraren ikuspuntutik bertako iragana eta historia ezagutuz. Era honetan,Igualada
eta Capellades
bezalako udalerri hurrenen txori-begizko panoramikak lortzen dira. Hegan egitearen zale direnek ezinbesteko hitzordua dute udaberrian, Aerosport, Òdenako Aeronautika Jaialdia, ospatzen denean. Gainerakoan, urte osoa da ona hegan egiteko, inguru horretako baldintza klimatologikoak bikainak baitira.
Globo-hegaldiaren bataioa
Igualada eta Òdena udalerrien artean, N-II errepidearen ondo-ondoan, zabalkuntza burutzen ez den bitartean, Vives Aerodromo Nagusiak 33,8 hektareako azalera hartzen du, eta 900 metroko luzera eta 15 metroko zabalerako pista du. Hiru urte barru ontzi arinentzat bakarrik izateari utzi eta jet pribatuak lurreratu ahal izateko 1.800 metroko pista izatea aurreikusten da. Bitartean, oso egokia da aireko munduan estreinatzeko, taldeko hegaldi batekin edo globo aerostatikoko beste hegaldi esklusiboago batzuekin. Lehenengo, aireratzea prestatzeko zereginetan parte hartzen da eta, amaitzeko, cavarekin topa egiten da. Ezin hobea gure hegaldi bataiorako.
Ultra-arinean hegan egiteko esperientzia
Vives Aerodromo Nagusiko instalazioen barruan ere egoitza du Igualada-Òdena belaz hegan egiteko klubak
. Modalitate askoz ere erakargarriagoa da hau emozio handiak gogoko dituztenentzat, izan ere, goranzko aire korronte beroak ongi baliatu behar izaten dira.; trebetasun erronka bikaina da. Motorrik gabeko hegaldia bakarka edo, esperientziarik izan ezean, ultra-arinean kopilotu gisa joan eta hegan egiteko sentsazioaz gozatzeko aukera dago. Motorrez hegan egitearen desberdina da. Larunbat eta igandeak dira lehenengo lagundutako probako hegaldia egiteko aurreikusitako egunak. Gainerako egunetan nahi den hegaldia eska daiteke, motorrarekin ala gabe.
Òdenako Erdi Aroko aztarnak
Aerodromotik minutu gutxira eta Montserrat mendigunea atzean duela, Òdena
udalerria herri lasaia da; landako bakea eta Bartzelona bezalako hiri handi batekiko hurbiltasuna bateratu nahi izaten dituzte askok. Muino baten gainean dago Òdenako gaztelu zaharraren dorre oktogonala, hegazkinen hegaldia zaintzen duena, inguruan laborantza eremuak eta mahastiak dituela. Herriaren barruan Sant Pere eliza modernoa eta xarma handiagoko Sant Miquel eliza erromanikoa nabarmentzen dira.
Iradokizun gastronomikoa
Eskualdeko produktu gastronomikoen artean apartak dira "garbancitos de la Alta Anoia” deiturikoak, barietate oso zaporetsua baita. Vallbona de l’Anoiako ezti ardoa desiragarria da, baita ondorengoetako ezti garbia ere: Castellfollit, Piera, Els Prat de Rei edo Vilanova del Camí. Òdenatik ordu erdira, Sant Sadurní d’Anoian, La cava d’en Sergi
(c/ Valencia, 17, tel.: 938 911 616) aukera ona da sasoiko sukaldaritza onaz gozatzeko. Òdenatik hurbilago, Samuntà jatetxe masiak (C-241 errepidea, Finca Pau Magírantz, km: 70,5, Òdena, telefonoa: 938 041 501) ardo karta zabala du, hirurogeita hamar erreferentzia baino gehiago dituena.
Eskerrak: Vives Aerodromo Nagusia. Globus Kon-Tiki. Consell Comarcal de l’Anoia. Ajuntament d’Igualada. Club de Vol a Vela d'Igualada-Òdena.