
166 metrotako altitudeko mendi-puska harritsu baten gainean Santa Barbarako Gaztelua dago. Paregabeko toki honetan, eremu gotortua ez da kontatzeko hamaika bataila dituen bakarra. XII. mendean Al-Idrisi geografo musulmanak Banu-IQatil izena emandako tontorraren hegaletan Brontze Aroko, iberiko eta erromatar-garaiko hondakin arkeologikoak aurkitu dira. Dena den, gotorlekua IX. mendekoa da, dominazio musulmanaren garaia. 1248ko abenduaren 4an, Santa Barbara egunez, eta hortik datorkio izena, ondoren Alfonso X. Jakintsua izango zen Gaztelako Alfonso infanteak musulmanei kokaleku estrategiko hau kendu zien.
Gaztelua hiru esparrutan banatzen da. Lehenengoa altuena da eta gotorlekuaren arrasto antzinakoenak ditu. Leku hau Torreta izenez ezagutzen da, bertan Omenaldiaren Dorrea baitago. Torretan daude gela garrantzitsuenak, hala nola, ingeniarien parkea, antzinako ospitalea, gobernadorearen etxea eta Gazteluko Arra bezala ezagutzen den zelaigune altuenean kokatutako antzinako gotorlekua.
Erdiko esparruan 1580. urtean amaitutako birmoldaketaren emaitza diren instalazio luxuzkoenak daude, esaterako Felipe II.aren Aretoa, antzinako Tropa-Gorputza Arma-Patioaren parean, Santa Barbarako ermitaren hondakinak edo Erreginaren bastioia.
Hirugarren esparruan Félix Berenguer de Marquina militar alacantarrari eskainitako monumentua hartzen duen Revellín del Bon Repós aurkitzen da.

Hiriaren erdigunearen barnean, Santa Isabel plaza eta Uberna kalearen artean kokaturik, Kalagorriko dorre gotortu berezia aurkitzen da. Arabiar jatorrikoa da, bere eraikuntza XII. mendean datatzen da eta Elxeko antzinako harresiaren parte zen. XV. mendean eraikin gehigarri bat erantsi zitzaion, sotoa eta bi solairu, eta almudin gisa gariaren salerosketarako etxe publiko bezala erabilia izan zen gari-biltegia dituena. Gaur egun Generalitateko Gobernuaren Subdelegazioa hartzen du barnean.

Mediterraneoa ikusmenean duen gailur pribilegiatu batean Saguntoko gotorlekua kokatzen da, beren izenak dituzten zazpi esparruz osatutako sekulako gaztelua: Sutzarra, Albacar-a, Arma-Patioa, Ikasleen enparantza, San Fernandorena, Zitadela eta Barrania.
Bereziki interesgarria da armen plaza, non musulman- eta gaztelau-dominazioaren aurreko erromatar-eraikinen hondakin garrantzitsuenak kontserbatzen diren, esaterako udal-foroa, harrian zizelkatutako uharka bat, basilikaren zimendatzeak, bestelako eraikin erlijiosoen hondarrak eta enparantza publikoa.

Peñiscolako gazteluak eguzkiaren argia islatzen du bere orma zurietan. Penintsula txiki baten gainean kokatuta, hiriko punturik altuenean, musulmanek gotorleku menperaezinen eraikuntzan erakutsitako adimen guztia biltzen du. Oinplano karratukoa den gazteluak oinarrian forma berdina duten bost dorre dauzka.
Jaime I.k 1233. urtean kendu zien plaza musulmanei, eta ondoren tenplarioei utzi zitzaien. Orden enigmatiko honek gazteluaren behin betiko siluetaren emaitza eman zuten egituraren birmoldaketa sakona eta birsendotze bat gauzatu zituen. 1411. urtean, Ilargi Aita Santuak bertan ezarri zuen bere bizilekua. Aita Santuaren dependentziak ederki zainduak daude.