Repsol

Repsol YPF


JovenFamilia Valentzia falletan: suaren magia

Alrededores

Milaka jende gerturatzen da Valentziara fallak direla-eta, ikuskizun magikoa baita

Ninot ardiendo en las fallas de Valencia

Hiri asko beren egun garrantzitsua iritsi zain egoten dira urte osoan zehar, beren patroia ospatzeko eta kaleak kolorez janzteko. 

Baina hiri batzuek lan gehiago ematen diete beren bizilagunei, eta prestaketa gehiago ere behar izaten dituzte. Horixe da, hain zuzen ere, San Jose jaiak ospatzeko Valentziako Fallen kasua. Jai bizi-biziak dira, eta askotariko gama kromatikoak garren eta pirotekniaren artean galtzen dira. 

Martxoaren 15eko astean ospatzen dira. Egun horietan, ninot gisa ezagutzen diren pertsona famatu erraldoiak hiriaren jabe egiten dira. Eraikuntza handiak izateaz gainera, benetako artelanak ere badira eskultura horiek, eta sortzaile ugarik denbora asko ematen dute urte osoan zehar sortutako lanak hauts egiteko. Zorigaitzeko amaiera horrek penaren eta pozaren arteko nahasketa sortzen du ikuslearengan erraldoiak uzkurtzen direnean.

Ninot

Fallak Nazioarteko Interes Turistikoko jaiak dira. Valentzia inguruko beste herrietan ere ospatzen badira ere, hiriburukoak dira ikusgarrienak, eta Espainiako jaien artean erakargarrienak dira. 

Are gehiago, umorearen, irudimenaren eta ikuskizunaren egunak dira, eta bisitariei artez eta kolorez betetako emanaldi harrigarriak eskaintzen zaizkie. Artelanez arduratzen diren artisau, eskultore, pintore eta profesional ugarik egiten duten ahaleginaren emaitza da. Baita Falletako batzordeena ere, izan ere, diru-sarrerak jasotzeaz arduratzen baitira urte osoan zehar, festa-giroa eta beren ninotak mantentzeko.

Historia

Fallen jatorriari dagokionez, XVIII. mende hasierako jaiak direla esan daiteke. Teoria baten arabera, arotzek kriseiluak zintzilik zeramatzaten egiturak (parot) erretzen zituzten, udaberria iristear zenean haien beharrik izaten ez zutelako. Elizak, egunaren paganismoari aurre egite aldera, San Jose arotzen patroiaren egunaren bezperarekin bat egin zuen.

Foto de dos falleras

Pixkanaka-pixkanaka, parot hura gizakiaren itxura hartzeko arropekin jantzi zuten eta orduan hasi zen pertsonaien ukitua ere hartzen, auzokoenak hasiera batean. Horrela sortu zen ninot deritzona, eta nekazariek, geroztik, katafalkoak prestatzeari ekin zioten. Horrela, monumentuak sortzen zituzten hainbat panpinekin, eta oihalezkoak eta argizarizkoak izatetik, harri-kotoizkoak izatera pasatu ziren XX. mendean. Gaur egun, poliexpanaren gisako material modernoak erabiltzen dira, erraz molda daitezkeelako.

Baina ez dira artisau-lana eta alaitasuna soilik. Katafalkoek gaur egungo pertsonaien edo gaien inguruko ikuspegi-mota zabal bat adierazten dute, satirikoak batzuetan, min egiten dutenak. Hainbesterainokoa da ezen zentsuraren itzala sumatzen hasi baita, eta artista falla-egileak ez daude zorigaitz hori jasateko prest. Fallek hainbat metrotako altuera izan ohi dute, handienak 30 metrora iritsi daitezke, eta egurrezko egitura bati eutsitako harri-kartoizko irudiek osatzen dute. Valentzieraz idatzitako kartelak eramaten dituzte, eszenografia bakoitzaren esanahia azaltzen dutenak.

Mascletà eta cremà

Valencia en fallas

Cridá-n egiten da jaiei hasiera emateko pistola-tiroa, eta bertako alkatetzako arduradunak eta Urteko falla-egilerik zaharrenek jaiez gozatzera gonbidatzen dituzte valentziarrak, Torres de Serranos dorreen gainetik. Ordutik martxoaren 19ra bitartean, etengabeko alaitasuna izaten da Turia hirian goizez nahiz gauez. Mascletà-k, hala ere, hilaren hasieratik hasten dira.

Termino famatu horrek petardoen eta su artifizialen ikuskizun piroteknikoari egiten dio erreferentzia; eztanda egiten duenean, musika-konposizioak hasten dira bolbora-kanoien zarataren bidez. Udaletxeko Plazan izaten da, eguerdiko ordubietan.

Ninot

Hilaren 18an, beste ekitaldi hunkigarri bat egiten da. Falla-batzorde bakoitzak lore-sorta bat uzten du Virgen de los Desamparados Valentziako patroiaren basilikaren horman. Zeremonian jantzi tipikoak nabarmentzen dira eta jendeak musika-bandekin desfilatzen du Basilikaren aurreko santuaren erreprodukzio erraldoiraino. Falla-egileek loreak uzten dituzte bertan, birjinarentzat mantu koloreaniztuna osatuz. Valentziako Falla-egilerik zaharrenak egiten du azken eskaintza. 

Martxoaren 19an hasten dira ekitaldi nagusiak, "despertá" edo dianarekin. Eguerdian "mascletá" nagusia iristen da, ikusi eta entzun daitekeen ikuskizun piroteknikorik handiena. Amaieran, gaua heltzen denean, falla guztien "cremá" edo erreketa egiten da, bakar batena izan ezik. Erreketatik aske geratzeko ninot-a aurretik bozkatzen da, eta boto gehien jasotzen dituena Fallen Museora eramaten da. Gainerakoak, 380 monumentu inguru, valentziarren eta bisitarien begi liluratuen aurrean suntsitzen dira, ahazten zaila den gau magiko batean.

Kontsultatu hemen  Valentziako Komunitatean ospatzen diren Fallei buruzko informazio guztia.

Eta ez ahaztu Valentzia 48 ordutan gida! Hiriari probetxurik handiena ateratzeko behar duzun informazio guztia dakar.