Gaika banatutako atal bakoitzeko hamar helmuga aukeratu ditugu zuretzat, hoberen egokitzen zaizuna aurki dezazun. Gazteluak, begiratokiak, parke naturalak, bainuetxeak... Zer nahiago duzu?
Espainiak munduan hoberen zaindutako gazteluetako batzuk ditu. Horien eraikin liluragarriek zaldunen, justen eta trobalarien garaira garamatzate. Iraganari buruzko ikasgaia baino askoz ere gehiago eskaintzen dute. Inguruko herriez, bertako biztanleez eta bertako kulturaz gozatzea ahalbidetzen digute. Baita ingurune naturalez, bertako tradizio gastronomikoez eta, noski, bertako legenda eta istorioez ere.
Ibilaldiez gozatzea, gure bizilekuak berriz ezagutuz, eta denborarik izan ez dugulako ezagutzen ez ditugun txokoak ikustea edo gozatzeko asko eskaintzen duten herri berriak bisitatzea gure aisialdirako aukera bikaina da. Aukeratu hamar hiriburu erakargarri hauen artean eta ezagutu, ikasi eta gozatu!
Denok galdetu izan diogu geure buruari lurra nolakoa izango ote den barnetik. Lurraren erraiek mundu guztiz ezezagun, baina aldi berean ikusgarri bati irekitzen dizkiote ateak. Barnealdean altxor natural imajinaezinak daude gordeta, esaterako: forma geologiko bitxiak, lur azpiko ibaiak eta lakuak, labar pinturak, haitzulo fluoreszenteak, etab.
Beti dago une egokiren bat bikote harremana sendotzeko. Hainbat aukera dago: urteurrena ospatzea, botoak berritzea edo, alderantziz, esperientzia berrietan murgiltzea. Leku egokira joan-etorria egitea askotan onena izaten da.
Elur denboraldia aprobetxa ezazu eskiaz, mendiko kirolez eta elurretako jarduerez gozatzeko. Imajina ditzakezun jarduerak baino askoz ere gehiago egin daitezke Pirinioko haranetan eta Sierra Nevadako mendi adarretan, pisten barnean eta kanpoan.
Zer izango litzateke uda musikarik gabe? Geroz eta askotarikoagoak diren jaialdiek artista nazionalez eta atzerritarrez beste modu batean gozatzeko aukera ematen digute. Aire zabalean, hondartzan edo mendian, bi egunez edo hilabete osoan zehar, musika udako parte da. Ezagutu opor hauei erritmo osoa jarriko dieten hamar jaialdi.
Urteko edozein garai egokia da herrialdeak eskaintzen dituen museo askotarikoak bisitatzeko. Ohikeriak ateratzea eta egun batez artearen eta kulturaren munduan galtzea banaka edo beste batzuekin batera gozatzeko modu perfektua izan daiteke.
Landa hotelek naturaz eta bertako jarduerez gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dute, atsedena eta erosotasuna alde batera utzi gabe. Ezin hobeak dira egun batzuk igaro nahi badituzu gastronomiaz eta harrituta utziko zaituzten tokiez gozatuz.
Ikusmena bidaietan gehien erabiltzen den zentzuetako bat da. Paisaia natural ederra, historiaz beteriko hiria edo monumentu barrutia aitzakia ezin hobeak izan daitezke hautaketa honetako begiratokiren bat bisitatzeko.
Horizonte bolkanikoak, basamortukoak, lakuz beteak, uharte bakartiak, parke arkeologikoak eta flora eta fauna oparoa. Herrialdeko hamar ikuskizun natural adierazgarrienak dituzu aurrean, autoz ezagutu ditzazun, bidaiaz eta bistez gozatzen duzun bitartean.
Aire garbia, natura eta edertasuna. Zuhaitzen eta lasaitasunaren artean galtzeko garaia duzu. Aukeratu hamar leku zoragarri hauetako bat mota guztietako paraje garbiak aurkitzeko: Parke nazionalak, beste era bateko oporrak.
Aspaldi utzi zioten parke tematikoek "haurren jolasa" izateari eta beste aukera bat dira fauna eta natura ezagutzeko eta ikasteko, edo dibertsioz eta adrenalinaz betetako eguna pasatzeko. Ikusi gure proposamenak zure abentura handiari ekin aurretik!
Hondartzara joateko garai nagusia uda bada ere, edozein urtaro egokia da horiez gozatzeko. Ezagut ezazu uda garaitik kanpo helarazten duten lasaitasuna, jende pilaketa eta tenperatura altuak alde batera utzita. Urte osoan aprobetxa ditzakezun hamar hondartza ikusgarri proposatzen dizkizugu.
Hondartzara joatea gure herrialdeko zaletasun errotuenetako bat da. Zorionez, Espainian hondartzen garaia ez da udara mugatzen, izan ere, Kanariar uharteetan urte osoan goza dezakegu hondartzaz. Bisitatu behar dira, gutxienez bizitzan behin.
AUTOKARABANAREKIN EGITEKO BIDEAK
Autokarabanaz egiteko honako ibilbide hauek, literatura, tradizioa eta paisaia dituzte inspirazio iturri. Zenbait kasutan Cid, Kixote edo Done Jakue dira bidaiaria gidatzen dutenak. Beste batzuetan, berriz, Aracenako, euskl kostaldeko edo Trebiñuko aberastasun naturala dira.
Espainiako geografiaren paraje adierazgarriak zeharkatzen dituzten errepide bihurgunetsuak, zalantzarik gabe arrastoa utziko duten pistak... Motoaren gainean ibilbide ahaztezinez gozatu nahi baduzu, egin ezazu proposamen hauekin.
Zuzenean erosketak egitera bideratuta dagoen turismo mota bat dago: hiriko shopping-a. Hiriburu handietako kale garrantzitsuenak edo liluragarrienak ezagutzean datza, marka onenak, bertako firmak edo hiri horrek bakarrik duen xehetasunen bat bilatuz, eta gero esan ahal izango duzu: “Hortxe erosi nuen nik”.
Zure hurrengo ihesaldian, inberti ezazu ongizatean. Zeure burua mima ezazu eta ezagut itzazu edertasun eta osasun tratamendu berrienak. Egunerokotasunera berrituta itzultzeko apustu segurua.
Turismo aktiboa aukera bikaina da, ingurune naturalaren bisita eta kirol praktika nahastu nahi baditugu. Edozein ingurunetan, lurrean, itsaso azpian edo airean, Espainiak ekintza hauetarako baldintzarik onenak ditu.
Ongizatearen turismoa azken urteetan zale gehien dituen modalitate turistikoetako bat da. Asteburuko edo egun gutxi batzuetako irteerak ezin hobeak dira eguneroko bizitza lanpetutik deskonektatzeko. Gainera, nork bere buruarekin topo egiten eta gure gorputzaren eta buruaren sentsazioak berreskuratzen laguntzen dute. Hori guztia hiri interesgarri bat bisitatzearekin eta hainbat jarduerekin konbinatzen bada, erlaxatzeko plana da emaitza.
Eguraldi ona aitzakia biribila da etxetik irteteko. Espainiak 1,700 kilometroko trenbide azpiegiturak ditu gaituta, naturaz gozatu eta aire garbia arnasteko.
Urpekaritza probatu dutenek badakite errepikatu egin behar dela eta Espainiak bizio osasuntsu horretan jarduteko txoko ikusgarriak eta exotikoak ditu. Ezagut itzazu uda honetan ur azpian sartzeko aparteko 10 leku.