Relajado
Joven
Familia
Cosmopolita
Helmuga erromantikoak, sentimenduak azal-azalean
1.Castillo del Buen Amor, Salamancan
Maitasun adeitsuari eta erdi aroko zaldunek bere dama babesteko egiten zituzten borrokei eskainitako literaturak berezko generoa du. Castillo del Buen Amor eta inguruan duen Salamanca bisitatzen baduzu erromantizismoz betetako garai bat berreskuratuko duzu XXI. mendean egon arren.
Herri kondairak dioenez gotorlekuari "Maitasun Onaren" (del Buen Amor) izena eman zioten XV. mende inguruan, Santiagoko artzapezpiku On Alfonso de Fonseca eta bere maitale Maria Ulloa andrea jabe bihurtu zirenean. Hala ere, berriki egindako ikerketen arabera lehen hipotesi hau ez da guztiz zuzena: Cuenca, Ávila eta Osmako artzapezpikua, izen berekoa, bizi izan zen leku erromantiko honetan. Hori bai, bere maitale Teresa de las Cuevasekin eta beren lau seme-alabekin batera.
Bizi Erdi Aroko zure kondaira Salamancako lurretan!

2.Kordobaren distira Hotel Hospes Palacio del Bailio hotelean
Kordobaren erdigune historikoaren edertasunak, mezkita-katedrala buru dela, nor bere baitan biltzera eta beste garai batzuetako giroaz gozatzera bultzatzen du. Bidaiaria kalifaren garaira darama, kultura, argia eta erromantizismoa nagusi izan zituen garaira. Hotel Palacio del Bailio hotelak giro horretan murgiltzen gaitu.
Hotel Hospes Palacio del Bailio hotela Kordobako probintziako bost izarreko hotel bakarra da eta interes kulturaleko ondasun izendatu dute.
Etor zaitez jauregi honen xarmaz gozatzera!

3.Sanabriako Lakuko Txabolak, Zamoran: maitasun naturala
Ihesaldi erromantiko bat egiteko ez da kandelen argipeko arratsik behar. Gero eta gehiagok uste dute zorionik handiena bikotearekin paisaia zoragarri bat ikustea dela. Lasaitasunak, isiltasunak eta naturak toki hau berezi bihurtzen dute. Alde honetatik Sanabriako Lakuko Txaboletan egonaldia egitea ia perfektua da.
Bikote zoriontsu bat elkarri besarkatuta daude egurrezko etxetxo bateko atarian naturari begira dauden bitartean. Zalantzarik gabe, irudi honek filmetakoa dirudi eta Sanabriako Lakuko Txaboletan halakoak ere egin daitezke.
Etorri eta gozatu konpainia onean naturaren mirari hau!

4.Hotel Cerro Príncipe, La Garrovillan (Badajoz), jazza izar
Billie Holiday, Ella Fitzgerald edo Duke Ellingtonen musika irteera erromantiko baterako soinu banda ezin hobea izan daiteke. Are gehiago agertokia Badajozeko probintziako herri txiki batean kokatutako garai bateko nekazari etxe bat baldin bada. Hotel Cerro Príncipe da agertoki hori.
Argi dago Hotel Cerro Príncipe hoteleko jabeei, hots, Pepe eta Lolari, jazza izugarri gustatzen zaiela. Batetik, logelek musika genero honetako artista garrantzitsuen izenak dituztelako: Billie Holiday, Charlie Parker suite ederra (errezeldun ohearekin), Miles Davis, Ella Fitzgerald, Chet Baker, Duke Ellington, Louis Armstrong… Bestetik, beren pasioak noizean behin zuzeneko musika entzuteko gaubeilak antolatzera bultzatzen dituelako.
Sakatu hemen eta sentitu jazz izarra!

5. Luxuzko garaia Quinta de San Amaron (Pontevedra)
Rías Baixas-ak beti izan dira nolabait misteriotsuak. Badirudi bertan ohikoa den klima lanbrotsu eta hezea gezurrezkoa dela, bere sekretuak ezezagunengandik babesteko.
Quinta de San Amaro, Meañon, sekretu horietako bat da, gida guztietan agertzeko moduko hotel bikaina. Bertatik Meañoko mahastiak, baselizak eta oinetxeak argi eta garbi ikus daitezke. Hotel multzoa harrizko hiru eraikinetan banatuta dago eta horietatik garaia da izarra (Galizia, Asturias eta Kantabriako aletegi tradizionala da).
Hemen askoz xehetasun gehiago aurkituko dituzu!

6. Bartzelonako txokorik politena: Hotel Neri
Bartzelona zapaltzen zuten harresiak eraitsi aurretik, auzo gotikoa jendez beteriko bide osasungaitz eta kaotikoz beteriko multzo handia zen. Egun, bertako kaleetan barrena paseatuz, txoko perfektuaren bila dabiltzan turistek bakarrik hausten dute bertako edertasuna eta lasaitasuna.
Sant Felip Neri plaza izan liteke, benetan, txoko perfektua. Call deituriko Bartzelonako garai bateko auzo judutarrean dago eta bertara Bisbe kaletik datozen bi kalezulotatik bakarrik irits daiteke. Bertan katedraleko klaustrorako sarrera dago.
Prest txoko perfektu hau ezagutzeko?

7. Sevillako flamenko giroaren funtsa La Casa del Maestro delakoan
Hain zuzen ere, Sevillak xarma berezia du eta ezagutzeko modu asko daude. Bat, adibidez, Santa Catalina auzo ezagunenetakoaren bidez. Han, 1904an, Manuel Serrapí Sánchez jaio zen, flamenko adituek “Niño Ricardo, el Maestro” gisa ezagutzen zutena.
Bere jaiotetxea hotel ederra da orain, hiriaren alderdirik onenak presarik gabe ezagutzeko aukera ematen duena. Sevillak, horrela, besteak beste, "El emigrante" konposatu zuen gitarrista omentzen du. Abesti horrek arrakasta handia lortu zuen Juanito Valderramaren ahotsean.
Gosaldu zabaltzan, Giraldaz gozatzen duzun bitartean!

8. Hotel Valdepalacios, Toledon, bost izarreko arreta zerbitzua
600 hektareako larre batean bete-betean, artadi batean kokatzen den XIX. mendeko etxea:hori da Gaztela eta Extremadura artean kokatzen den Hotel Valdepalacios hotelak eskaintzen duena.
Bertan ostatu hartzen dutenak zorionekoak dira, eta giro ona sentitzen da nonahi. 29 logela handi ditu. Handienak 80 metro karratu neurtzen ditu. Denek dekorazio ezberdina dute, baina denetan nabari da luxuzko estiloa eta estilo erromantikoa, bere neurrian, noski.
Lakura ematen duen logelak, zaldi kotxeetan egindako paseoak... Egonaldi ezin hobea izango duzu!

9. Valldemossa, Mallorcan. Chopin eta George Sanden mitoaren atzetik.
Historiako musikari garrantzitsuenetako baten inspirazio iturri izan direla esan dezaketen eszenatokiak ez dira asko. Valldemossako cartuja, bada, horietako bat da. Frederic Chopinen eta George Sand poetaren babesleku izan zen. Biek harreman bizia izan zuten. Piano-jotzaile apartak bertan konposatu zituen preludioetako asko.
“Poeta eta margolari batek amestu dezakeen guztia, naturak toki honetan sortu du”. Hala mintzatu zen Aurora Dudevant (hala zuen izena George Sand poetak) Valldemossari buruz. 1838ko neguan iritsi zen Sand Mallorcara. Bere maitea zuen Frederic Chopin piano-jotzaile poloniar ospetsuarekin batera joan zen.
Bisita ezazu xarmaz beteriko lekua, musikari handi baten inspirazio iturria!

10. Getariako penintsula atzealdean: Hotel Iturregi
Etxetzarra lau izarreko hotel bihurtu eta bere funtsari eusteak meritua du. Hori lortuta, apopilo daudenentzat errazena liluraz gozatzea da. Getariako Sagu ospetsua aurrean duela, Hotel Iturregi hotelak badaki bisitariak nola liluratu.
Hotel Iturregi hotelak sei logela oso zabal eta bi suite ditu. Logela guztietako dekorazioa ezberdina da eta horrek zaildu egiten du bereiztea zergatik ez diren logela guztiak suiteak. Argi naturalak, dekorazioaren argitasunak eta bainugela ikusgarriek ematen diote establezimenduari luxuzko kategoria.
Murgil zaitez txakolin preziatuaren mahastietan barrena
Eskerrak: © Castillo del Buen Amor. Salamancako Turismoa. Andaluziako Turismoa. Hotel Hospes Palacio del Bailio. Sanabriako Lakuko Parke Naturala. José Antonio Gil Martínez. Josu Orbe. Alex Slocker. Zamorako Turismoa. Méridako Udala. Hotel Cerro Príncipe. Quinta de San Amaro. J. L. Oubiña. Concello de Meaño. Ría de Arousa. Bartzelonako Turismoa. Hotel Neri. Casa del Maestro. Patronato Alcázar de Sevilla. Josep Maria Pons. Hotel Valdepalacios. Gaztela-Mantxako Turismo Sustapenaren Erakundea. Valldemossako cartuja. Hotel Iturregi. Zarauzko Udala. Getariako Udala.