Repsol

Repsol YPF


Joven Hamar musika jaialdi handi

Alrededores

imagen
imagen

 

Aupa Lumbreiras 

Datorren irailaren 25ean eta 26an, Mantxako Tobarras herriak jaialdi hau hartuko du; herrialde osoko punk-rock jaialdirik onena da, ziur aski

Esfera nazionalean gehien nabarmentzen dena biltzen duten hiru gune: Reincidentes, Los Suaves eta Gatillazo. Aurten, aurrekaririk gabeko nazioarteko perla bat: Die Toten Hosen, talde alemaniar mitikoa. Akanpatzeko lekua dohainik da.

Informazio gehiago: www.aupalumbreiras.com


 

imagen

Bilbao BKK Live Festival 

Sasoiko kartelik garrantzitsuenetakoa duen jaialdia. 

Bertatik igaroko dira, besteak beste: Depeche Mode, Placebo, Primal Scream, Jane’s Adiction eta beste asko. Hori guztia, uztailaren 9tik 11ra, agertoki paregabean: Kobetamendiko Parke Naturalean, Bilbon.

Informazio gehiago: www.bilbaobbklive.com

 

imagen

Concerts de l’Estiu al Poble Espanyol 

Lehen B-Estival deitzen zenak izena estreinatu du eta lekua murriztu du kontzertu intimoagoez gozatu ahal izateko, haien funtsa galdu gabe: udako gauak konderrian igarotzeko alternatiba erakargarria eskaintzea. 

Uztailaren 1etik 22ra honako artista hauek azalduko dira, besteak beste: Emir Kusturica, Jeff Beck, George Benson, Rosario, Rosana eta Amaral bikotea.


Informazio gehiago: www.theproject.es

 

imagen

ContemPOPránea 

Espainiako pop independentearen hautaketa handiak hitzordua izango du datorren uztailaren 23an, 24an eta 25ean, Extremadurako Alburquerque udalerrian. 

Hamalaugarren edizioan, Vetusta Morla, The Yellow Melodies, The Wedding Present eta Lentejas los Viernes azalduko dira, beste askoren artean. Jaialdi hau "mendi-hegalen pasealekuan" ospatzen da, Erdi Aroko gaztelu handi batek koroatutako mendiaren inguruan. Harresiztatutako gotorlekutik metro gutxira dago agertokia.


Informazio gehiagowww.contempopranea.com

 

imagen

Creamfields 

Creamfields Andalucía-k seigarren edizioa izango du datorren abuztuaren 15ean, Guardias Viejas-eko hondartzan. 

Aipaturiko jaialdi elektronikoak bi agertoki izango ditu; 15 orduz egungo eszena elektronikoko onena eta nabarmenena ekarriko dute. Tiësto, Trentemøller eta Rex The Dog dira oraingoz baieztatutako batzuk. Ilunabarretik egunsentira arte gozatzeko esperientzia musikala.

Informazio gehiago: www.creamfields-andalucia.com

 

 

imagen

Castell de Perelada jaialdia 

Uztailaren 18tik abuztuaren 16ra, musika, antzerkia, opera eta dantza elkartuko dira jaialdi ospetsu honetan.  

Karmengo Amaren Elizako giro atseginean eta Gazteluko Lorategietako Auditorioan elkartuko dira, besteak beste, honako artista hauek: Joan Manuel Serrat, Tomatito & Cigala, Toldrà laukotea, José Cura tenorea, Corella Ballet, García Lorcaren “La Casa de Bernarda Alba” lanaren antzezpena eta beste asko. Petit Perelada proiektua erakargarri ezin hobe gisa sendotu da txikienak arte eszenikoen munduan has daitezen.

Informazio gehiagowww.festivalperalada.com

 

imagen

FIB – Festival Internacional de Benicássim jaialdia 

Uda honetarako pop rock independente eta alternatiboaren jaialdiaren eskaintza bikaina, Valentziako kostaldean 15 urte arrakastatsu egin dituena.

Azahar kostaldean uztailaren 16tik 19ra egingo den nazioarteko jaialdi independentea. Eguzkia, hondartza eta kobak izango dira hauen agertoki, Europako milaka gazteri dantza eginarazteko: Oasis, Franz Ferdinand, The Killers eta Fangoria.

Informazio gehiagowww.fiberfib.com

imagen

Luna Lunera jaialdia 

Aragoiko Sos del Rey Católico Erdi Aroko Lonja ingurune paregabea da askotariko estiloak eskaintzen dituzten kontzertuez gozatzeko. 

Jendearen tribunak, 500 pertsonarentzako leku mugatua duenak, gutxitan lortzen den konplizitatea sortzen du jendearen eta artisten artean. Uztailaren 28tik abuztuaren 15era, agertokitik igaroko dira Macaco, Chambao, Tequila, Sergio Makaroff, Enrique Bunbury, Manolo García eta beste asko.

Informazio gehiagowww.lunalunerafestival.com

imagen

Monegros Desert Festival 

15. edizio honetan, eta western film bateko paisaia tipikoa gogora ekartzen duen eszenografia bereziarekin, Monegros Desert Festival jaialdiak Orbital eta Carl Cox buru dituen kartela aurkezten du. 

Uztailaren 18an eta 19an, bost agertokiak 20 orduz jardungo dira etengabe, 50 artista baino gehiagorekin. Aire zabalean dantzaz eta musika elektronikoaz gozatzeko aukera aparta.

Informazio gehiagowww.monegrosfestival.com

 

imagen

Sonorama 

Zinema eta musika independenteak eskainiko ditu jaialdi honek, abuztuaren 13an, 14an eta 15ean. 

Burgosko festibalak, Aranda del Dueron duela hamaika urtez geroztik egiten denak, honako artista hauek ekarriko ditu, besteak beste: Vetusta Morla, Josh Rouse, Kiko Veneno, Nacho Vegas, Loquillo, La Habitación Roja eta We Are Standard.

Informazio gehiago: www.sonorama-aranda.com