Repsol

Repsol YPF


RelajadoFamilia Landan egoteko hamar leku eder

Alrededores

imagen
Vista de Aldearoqueta.

Aldearoqueta, Castelló  

Landako hotel hau zaharberritze proiektu baten emaitza da, 1995etik aurrera hutsik zegoen herria zaharberritu baitzuten. 

Kaleen eta txokoen artean pasieran ibiltzea edo liburutegi lasaiaz gozatzea egunero egin daitezkeen gauza zoragarriak dira. Mendi-ibilaldiak edo Valltortako labar-pinturak ere ikus daitezke.  

Helbidea: Mas d’en Roqueta, z/g. 12163 CULLA, (Castelló)
Telefonoa:   902 878 001 luzap 162

 

Vistas San Martín.

Casa de San Martín, Huesca 

Ordesa eta Perdido mendiko Parke Nazionalaren atarian dago.

Lursail hau pinu, haritz eta pagoz betetako baso sakon eta zaindu baten erdian dago. Lasaitasuna zer den jakiteko prest dago, logela guztiek ikuspegi ederrak dituzte eta mendi-ibilaldiak, eskalada, raftinga edo zaldiz ibilaldiak egin daitezke.

Helbidea:  San Martín de la Solana (Huesca)
Telefonoa:  902 878 001 luzapena 194

 

Vistas Casona La Paca

Casona de La Paca, Asturias 

Landako hotel hau 1877ko etxe batean dago, inguruan lorategi atsegina du eta hondartzatik 2,5 kilometrora dago. 

Logeletan etxeko kutsuaz gozatu daiteke basoetatik edo hondartzatik zaldiz ibili ondoren. Somiedo eta Muniellosko Parke Naturalak ere bisitatu daitezke..

Helbidea:  El Pito (Cudillero, Asturias)
Telefonoa:   902 878 001 luzapena 118

 

Vistas Iturregui

Hotel Iturregi, Gipuzkoa 

Diseinuzko baserria da, mahastien artean eta Kantauri itsasora eta mendira begira dago, Getaria marinel-herriaren inguruan. 

Presarik gabe esnatzeko modukoa eta landan ibiltzeko bikaina, ibilian-ibilian itsaso usaina iristen den arte. Juan Sebastian Elcanoren jaioterritik hurbil, txakolina edanez oroitu dezakegu bera. 

Helbidea:  Azkizu auzoa, 20808 GETARIA (Gipuzkoa)
Telefonoa:  902 878 001 luzapena 290

 

Vistas Valdeverdeja

La almazara de Valdeverdeja, Toledo 

Landako hotel hau zaharberritze lan handiaren emaitza da

Olio-prentsa zaharraren eraikinarekin batera landetxea dago eta logela-etxetxoak ere bai 21.000 m2tan zehar. Makinaria zegoen gelan orain eskuz egiten dira xaboiak oliba-olioa erabiliz.

Helbidea: Camino del Pilón, 2. 45572 VALDEVERDEJA (Toledo)
Telefonoa: 902 878 001 luzapena 276

 

vistas Almunia del Valle

La Almunia del Valle, Granada 

Sierra Nevadako Parke Naturalean dago "boutique hotel" hau. 

Hiritik 8 kilometrora besterik ez dago eta inguru naturala luxuzkoa da bisitariarentzat argiari eta eguzkiari esker.. Terraza-jangela bat du, 300 m2koa eta plazer handienetakoa gau izartsuak begiratzea da.

Helbidea: Camino de la Umbría, s/n. 18196. MONACHIL (Granada)
Telefonoa: 902 878 001 luzapena 183

 

Hotel de Esquiladores

Posada de Esquiladores, Ávila 

Ostatu hau antzina kolonial-biltegia izan zen eta 1813an egindako koba-biltegia du, gaur egun oso ondo argiztatuta. 

Inguruan jarduera ugari egin daitezke: mendi-ibilaldiak Gredoseko Plataforma, Galayos eta La Rubíatik hasi eta abenturan murgilduz Tietarretik kanoa jaitsierak eginez. 

Helbidea: Esquiladores, 1. 05412 SAN ESTEBAN DEL VALLE (Ávila)
Telefonoa: 902 878 001 luzapena 123

 

Vistas La Pastora

Posada de La Pastora, Zaragoza 

Uncastillo herri txikian dago, Pirineo aurrean eta hemen denbora ez dela pasa dirudi. 

Landako hotela baserri bat da eta herriarri izena ematen dion gotorleku batez burututa dago, gaztelu batez, alegia. Santo Domingo Mendilerroa, Errege Bardea, Mallos de Riglos eta Foz de Lumbierren mendi-ibilaldi ederrak egin daitezke.

Dirección: Roncesvalles, 1. 50678 UNCASTILLO (Zaragoza)
Telefonoa: 902 878 001 luzapena 284

 

Torre Casa Laurent I

Torre Laurentii, Girona 

Erdi aroko jauregitxo hau Pirineoaren magalean dago. 

Errepidetik ezin ikus daiteke XIII. mendeko etxe honek ezkutuan duena, lorategi ederrak eta suite bihurtutako defentsa-dorrea baititu. Mendi-ibilaldiak egin daitezke edo golfa edo itsas-kirolak praktikatu ere bai. 

Helbidea: Plaça Paula Armet, 2. 17732 Sant Llorenç de la Muga (Girona)
Telefonoa: 902 878 001 luzapena 297

 

imagen

Can Xiquet, Girona 

Landako hotel hau naturaz inguratuta dago eta Mediterraneora ikuspegi zoragarria du. 

Argia hoteleko azken txokoraino sartzen da leihate izugarriei esker. "Daliren" irteerak egin daitezke Cadaquesera eta Cap de Creusera, Roseseko hondartza zaratatsuetan murgildu edo globoz bidaiatxo bat egiteko abentura bizi.

Helbidea: Afores, s/n. 17708 CANTALLOPS (Girona)
Telefonoa: 902 878 001 luzapena 179

Eskerrakwww.rusticae.com