Repsol

Repsol YPF


RelajadoFamiliaCosmopolita Xarma duten hamar herri handi

Alrededores

imagen
imagen

 

Baeza, Jaén 

Olibondo eta parke naturalen lur hauek UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatutako hiri hau hartzen dute. 

Ederki kontserbatuta dago, eta merezi du bertako kaleetan barrena paseatzea; bertan ikusiko ditugu, besteak beste, Jaéngo Atea, harresi zaharraren hondarrak, Villalarko Arkua eta udaletxea, plateresko andaluziarraren lagin bikaina. Inor gutxi itzultzen da Jaéndik bertako olio bikainezko litro batzuk maletategian hartu gabe.

imagen

Besalú, Girona 

Herri katalan honetan sartzeko, beste aldean topatuko dugunaren erakusgarri den zubi erromaniko gotortu batetik igaro behar da.

Eraikin historikoak biltzen dituzten bertako kale ederrak, Plaza Nagusia eta juduen auzoa dira, besteak beste, Espainiako Erdi Aroko multzoen lagin garrantzitsu eta berezienen adibide batzuk.

 

imagen

Cudillero, Oviedo 

Cudillerorako sarreran Selgas jauregia bisita daiteke, Asturiasko Versalles gisa ezagutzen dena. Herrian bertan, itsas girokoa da dena. 

Etxeak goitik behera mailakatuta daude, hegal aldapatsu batean, portura iritsi arte. Ikusgarria da faroa, 75 metrotik gorako labarrean altxatuta dagoena. Gomendagarriak dira itsasora arrantza egiteko edo Vidio lurmutturreko itsas labarra ikusteko antolatzen diren irteerak.

imagen

Frías, Burgos 

29 km2-ko hedadura du XII. mendean defentsarako eraiki zen herriak. 

Arrokan egindako zuloa duen zubi altxagarri baten bidez irits daiteke bertara. Omenaldiaren Dorretik dauden bistak bikainak dira, eta oraindik ere garai bateko aletegi, upategi eta zerbitzu-gela batzuk ikus daitezke.

 

imagen

Hondarribia, Gipuzkoa 

Kontraste handia du Karlos V.aren gazteluarekin harresiztatutako parte zaharraren eta Itsasaldeko auzo biziaren artean.

Jaizkibel mendiaren magalean, Kantauri Itsasoak eta Txingudiko Badiak bustita (bertan itsasoratzen da Bidasoa ibaia), leku pribilegiatuan dago Hondarribia, irisbide erraza du eta Frantziarekiko muga naturala da. 

 

imagen

Morella, Castelló 

Iberoek, zeltek, greziarrek, erromatarrek eta arabeek beren aztarna utzi duten gazteluaren magalean altxatako hiria. 

Leku pribilegiatuan dago, eta bertako arkupedun kaleak, oinetxeak, txoko magikoak eta kultura ondare aberatsa direla-eta, Multzo Historiko Artistiko izendapena jaso du.

imagen

Pedraza de la Sierra, Segovia 

Jatorria Erdi Aroan duen eta harresi zoragarriak kontserbatu dituen herria. 

Hemen, VIII. eta XV. mendeen artean, inguruko aristokratek Erdi Aroko jauretxeak eta jauregiak eraikiarazi zituzten. La Pedraza Gaztelua, Santa María eliza eta Plaza Nagusia ikusiz paseo batez gozatzea esperientzia paregabea da.

 

imagen

Ronda, Málaga 

Tajo ibaia zubi ikusgarri batekin gaindituta hirigunea bi zatitan banatzen duen udalerri ederra.  

Parte zaharra, kutsu arabeak eta Erdi Aroko trazatua dituena, Guadalevín-en hegoaldean hedatzen da, eta Ronda, modernoagoa, ubide horren iparraldean zabaltzen da. Hemen dago Espainiako zezen-plaza zaharrena, Herri Zurien ibilbidearen barruan, Rondako mendilerroan eta Costa del Sol-etik kilometro gutxira.

 

imagen

Toro, Zamora 

Talaia gainean, 739 metroko altitudean eta Duero ibaiaren ondoan. Ibai horrek ureztatzen dituen sailetan lantzen dira zerealak, barazkiak eta Toroko ardo hain preziatua ematen duen mahatsa. 

Toro hiribildua, Multzo Historiko Artistiko izendaturikoa, abaniko forman egituratuta dago, eta erdigunean dago Santa María la Mayor kolegiata, XII. mendekoa. Haren kanpoaldetik ateratzen da Maiestatearen atari polikromatua.

imagen

Trillo, Guadalajara 

Trillo Alcarriako herri tipiko bat da, eskualdearen ezaugarri ezabaezinak denborak aurrera eginagatik ere hor dirauten aztarna gisa markatzen dira bertan.  

Ingurunea gogorra eta soila da, Tajo ibai gazte eta gardenak bertatik pasaz bustitzen duena. Merezi du, paseatuz, eguzkiaren berotan, bertako oinetxeak eta XII. mendean sortutako Santa María de Óvila monasterioa ikustea.

 


Eskerrak: ©Turismo Andaluz SA, Besalúko Turismo Bulegoa, Villa de Pedraza fundazioa, Sotur SA, Valentziako Erkidegoko Turismoa, Andaluziako Turismoa, Daniel Martín, Asturiasko Printzerriko Eskualdeko Turismo Sozietatea.